Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dialisi

iz. Kim. Disolbaturiko koloideen kristalak bereizteko sistema. Kristaloidea mintz baten bidez iragaziz egiten da; koloideen partikulak mintzean zehar igarotzeko handiegiak dira, kristaloideak ordea, partikula molekularrak ditu eta erraz iragazten da. Azukreak eta gomak banatzeko eta gernuan dagoen urea neurtzeko erabiltzen da, besteak beste, sistema hau. Giltzurrunek odola behar bezala garbitzen ez dutenean dialisi teknikak erabiltzen dira eriari odola garbitzeko.