Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Devers, Gail

Estatubatuar atleta (1966). Tiroideko gaixotasun larri bat izan arren, Bartzelonako 1992ko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen 100 metroko lasterketan. 1993an munduko txapelduna izan zen 100 metroko lasterketan (10,82 segundo) eta 100 metroko hesi lasterketan. Atlantako 1996ko Jokoetan 100 metroko tituluari eutsi zion.