Deventer
Holandako erdialdeko hiria (Overijssel-go herrialdea), Ijssel ibaiaren ertzean. 64.806 biztanle (1986). Industria mekanikoa, ehungintza eta janari industria. Berant Erdi Aroan oso pentsalari garrantzitsuen elkargunea izan zen. Bertan ikasi zuten, besteak beste, Tomas Kempisekoak, Erasmo Roterdamekoak eta Adriano VI. Aita Santuak.