detergente
iz. Kim. Zikinkeriak kentzeko erabiltzen den gaia, azalera eraginkorrekoa, azalera zikinetatik zikinkeriak harrotu eta gai horiek suspentsioan edukitzeko eragin berezia duena. v Detergenteak jantziak garbitzeko erabiltzen dira gehienbat, uretan nahasirik. Beste hainbat helburutarako ere erabiltzen dira detergenteak: uraz bestelako gaietan nahasirik, autoetako olio labaingarrietan, multzoak era ez daitezen; gasolinatan nahasirik, karburagailuan zikinkeriarik pila ez dadin, etab. v Entzima detergentea. Entzima bat gehitu zaion edozein detergente. Entzimen eraginak garbiketa kimiko baten bidez desagertzen ez diren proteinak desagerrarazten ditu. v Detergente sintetikoa. Edozein elkarketa kimiko, garbitzeko eragina duena, baina koipeetatik edo olioetatik zuzenean sortzen ez dena.