Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

determinatzaile

iz. Gram. Izena zehazten edo mugatzen duen gramatika osagaia. Euskaraz determinatzaile dira: mugatzaileak (artikulua, -a atzizkia alegia, eta erakusleak, hau, hori, hura / hauek, horiek, haiek, deklinabide kasu guztietan eta baita ere ber- eta xe- atzizkiak dituzten era indartuetan); zenbatzaileak (mugatuak: bat, bi, hiru…, eta mugagabeak: asko, franko, gutxi…) eta determinatzaile zehaztugabeak (zein, zer, zeinnahi, zernahi, edozein eta edozer). v Mat. Matrize bateko kopuruen —lerro eta zutabe bakoitzeko bana— biderketen batura aljebraikoa adierazten duten terminoen adierazpena, koadroan jarririk, biderketa bakoitzaren zeinua biderketa hori bere lekura eramateko behar diren permutazioen kopuruak erabakitzen duelarik. Adibidez: