Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

desobedientzia

iz. Desobeditzea.  v  Desobedientzia zibila. Zuz. Lege eta dekretuei obeditzeari uko egitea. Normalean erresistentzia baketsuaren bidez egiten da, eta helburua bidezkoak ez diren legeei buruzko atentzioa ematea izan ohi da, haiek baliogabe edo zuzen ditzaten. Protesta mota hau darabiltenek isunak jasotzeko edo kartzelara joateko arriskua beren gain hartzen dute. Gizarte mugimendu askok erabili dute baliabide hau, besteak beste, bakezaleek eta emakumezkoen boto eskubidearen aldekoek. XX. mendean arrakasta handia lortu zuten bi kasu aipagarrik: Indiaren independentzia eskuratzeko Gandhik britainiar kolonialismoaren legeen kontra bideratutakoak, eta Estatu Batuetan eskubide zibilen alde Martin Luther Kingek gidatutako borroka baketsuak.