Desmoulins, Camile
Publizista, politikari eta iraultzaile frantsesa (Guise, Aisne, 1760 - Paris, 1794). 1789. urtean, Palais Royalen jendea matxinatzeko gonbitea egin zuen La France Libre Erregimen Zaharraren aurkako salaketa-idazki bortitzaren bitartez. Errepublikaren aldeko ideiak zabaldu zituen Le Discours de «la Lanterne» aux Parisiens hitzaldian. Cordeliers taldeko kidea izan zen Dantonen idazkari izan aurretik. Konbentzioko diputatu hautatu zuten 1792. urtean. Girondinoen buruzagi nagusiak baztertu ondoren, Izu Handiaren aurka borrokatu zen. Atxilotu egin zuten Dantonekin batera eta gillotinan hiltzera kondenatu zuen Epaitegi Iraultzaileak 1794.ko apirilean.