Desnos, Robert
Poeta frantsesa (Paris, 1900 - Terezin, Txekoslovakia, 1945). Surrealismoari lotu zitzaion hasieran eta Deuil pour deuil (1924) eta La liberté ou l’amour (Askatasuna edo maitasuna, 1927) poema liburuak eman zituen argitara. Bigarren obra honen ondorioz epaitu egin zuten, gizartearen eragozpenak gainditzeko matxinadaren alde agertzen zelako. Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentziako kide izan zen eta garai hartan idatzi zuen bere eleberri bakarra (Fortunes, 1942). Gestapok atxilotu zuen 1944. urtean eta Txekoslovakiako kontzentrazio esparru batera eraman zuen. Obra nagusiak: Corps et Biens (1930) eta Choix de poèmes (1945).