Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Derby, James Stanley

(Derbyko 7. kondea). Politikari ingelesa (Knowsley, Lancashire, 1607 - Bolton, 1651). Erregearen aldekoa zen, eta Rupert printzearen armadan borrokatu zen, Karlos II.aren armadan borrokatu aurretik (1651). Ihes zihoan erregeari lagundu ondoren atxilotu eta hil zuten. v Edward George Geoffroy Smith Stanley (Derbyko 14. kondea). Politikari ingelesa (Knowsley, Lancashire, 1799 - Knowsley, 1869). Politikari liberala (whig). Irlandako idazkari izan zen 1830-1833 bitartean. Ondoren kolonietako idazkari bihurtu zen, eta esklabotasuna debekatu zuen (1833). Alderdi kontserbadoreko buru izan zen 1846. urtetik 1868. urtera bitartean. Ingalaterrako Lehen Ministroa izan zen 1852an eta 1858-59. urteetan.