Derain, André
Margolari frantsesa, fauvisten taldekoa (Chatou, 1880 - Chambourcy, 1954). Senako ikuspegiak pintatzen hasi zen kolore hutsez. Bere lehen obra garrantzitsua Le Bal des soldats izan zen (Soldaduen dantza, 1903). Londresa jo eta Tamesis eta Hyde Park islatu zituen bere koadroetan (London Bridge). 1906. urtean Cézanne ezagutu zuen eta kolore hutsez margotzeari utzi zion formak nagusitzen ziren konposizioak egiteko (Baigneuse, 1908). 1911. urteaz geroztik eskultura beltzaren eta pintore frantses klasikoen eraginez, garai gotikoari hasiera eman zion: Larunbata, Afaria, Bi ahizpak, Paul Poireten erretratua.