Del Castillo, Naia
Bizkaitar eskultorea (Bilbo, 1975). 1997an Arte Ederretan Lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Londresko Chelsea College of Art and Design eskolan, eskulturako masterra lortu zuen (2000). 2000. urtean Arco arte garaikidearen azokarako aukeratu zuten bere proiektua. Gainerakoan, Gasteiz eta Valentzian ere sariak irabazi ditu.