dekretu
iz. Nazio bateko gobernuaren idatzizko erabakia. v Lege dekretua. Gobernuak, eta estatuburuak gehienetan, emandakoa; benetako lege balioa du eta behar beharrezkoa denean besterik ezin da erabili. Konstituzioan edo lege nagusian agertu ohi da noiz eta zergatik har daitezkeen lege dekretuak (gerra garaian, larrialdietan, etab.).