Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Debora

Israelgo igarle eta epailea. Juduak Jabinen mende zeuden garaian (K.a. XII. mendean), borroka egin zezatela agindu zien Deborak eta, borroka irabazirik, haren uztarpetik aske geratu ziren israeldarrak. Epaileen liburuan datorren kantua egin zuen orduan Deborak, garaipen hori ospatzeko.