Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

datil

iz. Bot. Datilondoaren fruitua. Badira 200 bat datil mota: batzuk zuriak, handiak, oso azukretsuak eta jateko onak dira eta beste batzuk txikiak, lehorrak eta azukre gutxidunak; azken horiek behin ehotuz gero irina ematen dute, ogiaren ordez erabiltzen dena. Zapaldu ondoren uretan hartzitzen jartzen badira, «datil ardoa» izeneko edari bat ematen dute.