dasipodido
izond. Zool. Hortzik gabeko ugaztunen ordenako zenbait animaliaz esaten da. 13 cm-tik metro betera dira luze. Burua luzexka izaten dute, ahoa estua eta begiak txikiak. Isatsa zilindro itxurakoa dute eta bizkarraldea ezkatez estalia. Intsektuak eta landareak jaten dituzte. Hego Ameriketan bizi dira batez ere. Bederatzi mota dira, Dasyuru eta Thylacinus motak besteak beste.