Dasavatara
(Eusk. «Hamar avatarak») Arriskuan dagoen giza jendea salbatzeko, Visnu jainko hinduak egin beharreko hamar haragitzeak. Mitologia hinduaren arabera, Visnu-k forma hauek hartu ditu: arraina, dortoka, basurdea, lehoi-gizona, ipotxa, aizkoraz armaturiko gizona, Rama, Krisna eta Balarama, Krisna-ren anaia. Hamargarren haragitzea gauzatzeke dago oraindik; zaldiaren itxura hartuko du horretan Visnuk.