Darlan, François
Almirante eta politikari frantsesa (Nerac, 1881 - Aljer, 1942). Lehen Mundu Gerra amaitu zenean Frantziako itsas armada berrantolatzeko ardura izan zuen. Itsas armadako almirante izendatu zuten 1939. urtean. Petainen gobernuko ministro izatera iritsi zen (1940). Lavalen politikaren aurka agertu zen. Aljerrera joan eta Afrika iparraldeko Goi Komisario izendatu zuen bere burua. Hitlerrekin elkarrizketatu ondoren, alemaniarren ontziak Afrikako iparraldean lehorreratzeko baimena eman zuen 1941. urtean. Gazte frantses batek hil zuen 1942. urteko abenduaren 24an.