Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Darien

Panama ekialdeko herrialdea. Panamako probintziarik handiena den arren oso jende kopuru txikia bizi da bertan (16.803 km2 eta 42.032 biztanle 1992ean). Hiriburua: La Palma (2.000 biztanle). Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia: artoa, kakaoa, bananak. v Historia. Vasco Nuñez de Balboak bertan sortu zuen Santa Maria la Antigua hiria 1510. urtean, espainiarrek Ameriketan sortu zuten lehena.