Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dario

(Gr., Dareios; Persieraz, Darayavush). Akemenestarren dinastiako hiru erregeren izena. v Dario I.a Handia. Persiako erregea (K.a. 522 - K.a. 486). Partiako satrapa zen Histaspesen semea eta Cambisesen ondorengoa zen. Persiako inperioa bermatu zuen eta komunikabide sare ezin hobea antolatu zuen bertan. Kaldearrak menderatu zituen eta bere konkistak Judearaino hedatu ziren. Asia Txikiko grekoak menderatu eta Trazia konkistatu zuen. Greziara hurbildu zenean (gerra mediarrak) Maratongo gudua galdu zuen (K.a. 490. urtea). Mazdeismoa ezarri zuen Inperioko erlijio ofizialtzat. v Dario II.a Sasikoa. Persiako erregea (K.a. 423 - K.a. 404). Artaxerxesen semea zen. Bere anaia Sogdiano hil eta erregetzaz jabetu zen. Altxamendu ugariri aurre egin behar izan zion, eta Egipto galdu zuen K.a. 405. urtean. v Dario III.a Kodomano. Persiako erregea izan zen K.a. 336-330 bitartean. Akemenestar dinastiako azkena, Alexandro Handiak irabazi zion Graniko (K.a. 334), Issos (K.a. 333) eta Arbela (K.a. 331) herrietan. Ihes zihoala hil zuten.