Daladier, Edouard
Politikari frantsesa (Carpentras, 1884 - Paris, 1970). Alderdi erradikal-sozialistako buruzagia izan zen 1919-tik 1940-ra eta 1946tik 1958-ra, eta hainbat ministerio hartu zituen bi mundu gerren artean. Gobernuburu izan zen 1933-34 eta 1938-40 urteetan. 1938. urtean, Chamberlain britainiarrarekin batera, Municheko hitzarmena negoziatu zuen Alemaniarekin, baina hark Polonia inbaditu zuenean (1939), Daladierren gobernuak, Britainiakoarekin elkar harturik, gerra deklaratu zion Alemaniari. Alemaniarrek Frantzia hartu zutenean atxilotu egin zuten (1940). Gerra amaitutakoan diputatu hautatu zuten (1946-1958). Indotxinako gerraren eta 1958. urteko konstituzioaren aurka agertu zen.