Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dakota

iz. Etnogr. Siux familiako izen bereko leinuko kidea. Dakotak hasieran Goi Mississippiko bailaran bizi ziren, Superior aintziraren inguruan. Hiru taldek osatzen zuten dakota herria: Santee, Yankton eta Teton. 1849. urtean urreketari zuriek inbaditu zituzten dakota herriaren lurraldeak. Kanpotarrei gogor eraso zien dakota herriak Little Big-horneko guduan (1876). Dakoten buruzagiak hil zirenean (Crazy Horse, 1877; Sitting Bull, 1890) eta Wounded Kneeko sarraskia gertatu ondoren (1890), dakotak erreserbetan sartu zituzten. Gaur egun, 40.000 lagun inguruk osatzen dute dakota herria, Estatu Batuetako Ipar-Dakota, Hego-Dakota, Montana, Nebraska estatuetako eta Kanadako Albertako erreserbetan.