Dakota, Hego
(Ing. South Dakota). Estatu Batuetako ipar erdialdeko estatua. Mugak: Ipar Dakota, iparraldean; Minnesota eta Iowa, ekialdean; Nebraska, hegoaldean eta Montana eta Wyoming, mendebaldean. 199.552 km2 eta 703.000 biztanle (1991). Hiriburua: Pierre. Hiri nagusiak: Siux Falls, Rapid City. v Orografia. Ipar Dakotan bezalaxe, Hego Dakotan ere ordokiak garaiagoak dira mendabal aldean. Missouri ibaiak ipar-hegoalde igarotzen du estatua. Estatuko mendebalean lurralde idorrak zabaltzen dira (Bad Lands, «lurralde gaiztoak»). Bertan daude Black Hills («Mendi Beltzak») mendiak. v Klima. Kontinentala da, eta tenperatura gorabehera handiak ditu. v Ekonomia. Nekazari estatua da (garia eta artoa batez ere). Abere hazkuntza: behi, ardi eta zerri aziendak. Meatze garrantzitsuak: urrea (Estatu Batuetako lehen ekoizlea, Lead meatzeak), berilioa, litioa, tantalioa, ikatza eta uranioa (Black Hills). Turismoak ere garrantzi handia du. v Historia. ik. Ipar Dakota. XVIII. mende bukaeratik aurrera, Hego Dakota lehengo lekuetan egon zen larruki salerosketan. 1889an Estatu Batuetako 40. estatu bihurtu zen Hego Dakota, Dakota lurraldea bitan banatu ondoren.
- Dakar
- dakartar
- Dakhalah
- Dakhaliah
- Dhaka
- Dakota, Hego
- Dakota, Ipar
- dakota
- dakriozistitis
- dakriozisto
- daktilo