Dhaka
Bangladesh estatuko hiriburua, Burhi Ganga ibaiaren ertzean. 5.731.000 biztanle (1990). Unibertsitatea, 1921. urtean sortua. Nazioarteko aireportua. Dhaka hiriak mogolen garaiko monumentuak (Bibi Periren hilobia, 1684; karabana patioak, etab.), 700 mezkitatik gora eta birmaniar jatorriko pagodak gorde ditu. Ospe handiko muselinak. Ehungintza (kotoizko sari-ak, jutezko tapizak). v Historia. Ekialdeko Bengalako hiriburu zaharra izan zen 1608-1704 bitarteko urteetan. Dhaka merkatari frantses, ingeles eta holandarren egoitza izan zen 1947. urtera arte. IX. mendean sortua da; ubide ugarik —asko XVII. mendea baino lehenagokoak direnak— zeharkatzen dute hiria. 1970. urteko zikloi bortitzak 200.000 pertsona hil zituen. Dhaka da, 1983. urteaz geroztik, hiriaren izen ofiziala.