Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Choiseul-go dukea, Etienne François

Frantses politikaria (Lorrena, 1719 - Paris, 1785). Luis XV.a erregearen Kanpo Arazoetarako ministroa eta Vatikanoan enbaxadore izan zen. Armada guztiz eraberritu eta egokitu zuen, adiskidantza hitzarmena sinatu zuen Karlos III.a Espainiako enbaxadorearekin (Familia hitzarmena, 1761) eta Lorrena (1766) eta Korsika (1768) Frantziaren mende geratzea lortu zuen. Entziklopedia zalea (Frantziatik jesuiten egoztea agindu zuen 1764an) eta erregearen aginpidea murriztearen aldeko aristokrata zen. Gobernua eta politika utzi behar izan zituen, garai hartako zailtasun ekonomikoen aitzakian, eta erretiratu egin zen ondoren.