Choa
Etiopia erdialdeko lurraldea. 85.200 km2 eta 8.090.565 biztanle (1984). Hiriburua: Addis-Abeba. v Historia. Musulmanek konkistatu zuten XV. mendean. Choa-ko erresuma inguruko lurraldeei nagusitu zitzaien, Menelik II.a negusaren garaian batez ere (1844-1914), eta egungo Etiopiako estatua itxuratu zuen.