Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cholula

Mexikoko herria. 20.000 biztanle (Puebla estatua). Antzinako olmeka eta tolteka arkeologia aztarnategi garrantzitsuenetakoa da. Kolonien garaiko santutegi ospetsua (300 baino eliza gehiago). 400 piramidetik gora (torre) dago Cholulan. v Historia. 1519ko irailaren 18an, Cholulako herriak espainiarrei jakirik eman nahi ez ziela eta, Cortések bertako buruzagiak preso hartu eta bertako biztanleak hilarazi zituen. 10.000 lagun hil zituzten egun horretan.