Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

chinook

edo chinuk. iz. Etnogr. Egun ia desagertu den herri amerindiarra, Columbia ibaialdean eta Ozeano Bareko kostaldean (Oregon eta Washington estatuak, AEB) bizi zena. Chinook herria lurralde haietan europarrekin harremanetan jarri zen lehen herria izan zen. Frantsesetiko eta ingelesezko hitzez osaturiko pidgin bat erabili zuten, merkataritzarako hizkuntza gisa, Oregondik Alaskarainoko kostaldean.