Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chinon

Frantzia erdialdeko suprefetura hiria, Centre lurraldean (Indre-et-Loire), Vienne ibaiaren ertzean. 8.303 biztanle. XI-XIII. mendeko gaztelua. Mahastiak. Zentral nuklearrak. v Chinongo hitzarmena. 1202. urtean, Joan Lur Gabea Ingalaterrako erregeak eta Antso Azkarra Nafarroako erregeak Chinongo hirian izenpetu zuten hitzarmena. Honen arabera, Nafarroako erregeak laguntza eskaini zien Ingalaterrako erregeari eta Baionako burgesiari Filipe Augusto Frantziako erregearen aurka; Nafarroak horren trukean, Baionako portua erabiltzeko eskubidea lortzeaz gainera, Gipuzkoatik Lapurdira igarotako Gaztelako osteak geldiaraztea erdietsi zuen. Bestalde, hitzarmenak Nafarroako eta Ingalaterrako koroen arteko bakea, adiskidetasuna eta besteen aurkako elkarrekiko laguntza (Marokoko erregearen aurka izan ezik) xedatu zuen.