Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chimu

XI-XV. mendeetan Peru iparraldean zabaldu zen erresuma. Hiriburua Chanchan hiria zen (egungo Trujillotik hurbil).  v  Eguzkia, ilargia, haizea eta itsasoa gurtzen zituzten. Chimuko artea oso aberatsa zen; kobrea, brontzea, zilarra eta urrea lantzen zituzten. Inken inperioak menderatu zuen Chimuko erresuma, 1470. urte aldera.