Chillida Ameztoy, Juan
Gipuzkoar pintore eta eskultorea (Donostia, 1956). Gonzalo Chillida pintorearen semea. Estilo erabat pertsonala landu du 1981ean lehen aldiz Donostiako Alga galerian jendaurrean bere lanak aurkeztu zituenetik. Marrazki idealizatu, leun eta delikatua landu zuen lehen urteetan, baina, collagegintzan ere aritu ondoren, 1998. urtean eskulturari lotu zitzaion, eta horixe izan da azken urteetan jorratu duen alorra. Inguruko espazioari ere egitura guztiz berezia ematen dioten eskultura figuratibo txikiak eta berak "eskultura bizigarriak" deitzen dituenak landu ditu gehienbat, begirada bakar batean objektuaren plano guztiak utzi nahi dituztenak. 1981etik 2001 urtea arte hogei bakarkako erakusketa egin ditu, margogintzari eskainiak 1998ra bitartekoak, Donostiako La Colchonería eta Errenteriako Gaspar galerietan gehienbat. Taldekako hamabi bat erakusketatan ere parte hartu du hogei urte horien buruan, 1996ko Los seis Chillida erakusketa barne. 1999an, bestalde, Donostiako Benta Berri auzoko parrokia berrian ikusgai dauden bi eskultura egin zituen: Kristo eta Andre Maria, bere aita Gonzalo Txillidak eginiko muralarekin batera aldare nagusiaren osagarri artistiko garrantzizkoenak direnak.
- Chihuahua
- Chikamatsu Monzaemon, Sugimori Nobumori
- Chilam Balam
- Childs, Lucinda
- Chiloe uhartea
- Chillida Ameztoy, Juan
- Chillida Belzunce, Eduardo ;Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1964) Eduardo Chillida eta Pilar Belzuncek izandako zortzi seme-alabetan gazteena Bere zaletasunak eta etxeko giroak eraginda, txikitatik hasi zen marrazten eta margotzen, eta hamalau urterekin egin zituen lehen grabatuak Ignacio bere anaiaren lantegian Pedro anaia nagusiaren estudioan trebatu zen eta, aldi berean, eskultura lantzen hasi zen 1984an, hogei urterekin, Madrilgo Arte Ederretako Zirkulura joan zen Antonio Lópezen eskutik bere prestakuntza osatzera, baina hurrengo urtean izandako moto istripu larri baten ondorioz eskultura utzi behar izan zuen eta margotzen hasi zen, ezkerreko eskuaz Lehen bakarkako erakusketa 1988an egin zuen Donostiako Galeria 16en, eta orduz geroztik ia urtero jarri ditu bere lanak ikusgai, Donostiako Galeria 16an bertan eta Madrilgo Nieves Fernández galerietan gehienbat, baita Finlandian, Santanderren, Bilbon eta Bartzelonan ere Madrilgo Arco Arte Garaikidearen azokaren edizio askotan parte hartua da, eta taldekako erakusketa ugari egin izan du azken urteotan, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo Grabatua eta margolanak tartekatuz, bere pinturetan indar handiko presentzia dute bere Igeldoko etxeak eta bertatik begien aurrean dituen Igeldok eta Donostiako badiak, betiere pasaia guztiz pertsonal eta argitsuetan islatuak Chillida Juantegi, Eduardo
- Chimborazo
- Chimborazo
- Chimbote
- Chimu