Charpentier, Gustave
Frantses musikagilea (Dieuze, 1860 - Paris, 1956). Jules Massenet konpositorearen ikaslea izan zen. Erromako sari nagusia jaso zuen 1887. urtean. Les Impressions d’Italie orkestra suiteari esker ospe handia izan bazuen ere (1891), haren maisu lana Louise opera izan zen (1900), Charpentierrek berak «musika eleberritzat» hartu zuena.