Charlton, Bobby
Futbolari ingelesa (Ashington, 1938). Sekula izan den futbolaririk hoberenetakoa. Hamazazpi urte zituela Manchester United taldean hasi zen. 606 partida jokatu zituen talde horretan, eta 198 gol sartu. Nazioarteko jokalari gisara 106 partida jokatu zituen Ingalaterrako taldearekin. Garaipenik handiena 1966koa izan zuen, Munduko Kopa eskuratu zuenekoa. Ingalaterrako erreginak Britainiar Inperioko komendadore izendatu zuen 1974an, eta 1994an sir titulua eman zioten.