Charpy-ren pendulua
Tekn. Zenbait gairen erresistentzia, metalena, batez ere, neurtzeko Charpy-k asmatu zuen tresna. v Charpy-ren talka saiakuntza. Epaia duen metal zati bat bi euskarriren gainean finkatu eta talkaren indarrera jarririk, erabiltzen den energia neurtzeko egiten dena. Egiten den indarra neurtzeko zenbakizko balantza bat du penduluak goiko aldean.