Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chantilly

Frantzia iparraldeko hiria (Oise), Nonette ibaiaren ertzean. 10.684 biztanle. Chantillyko Oihanak 6.300 hektarea ditu. Industriagunea (argazki pelikulak). Hipodromoa. v Chantillyk izena eman die gozogintzan erabiltzen den krema ospetsuari, ehun mota bati eta portzelana molde berezi bati. v Chantillyko gaztelua. Chantillyko gaztelua, galiar-erromatarren garaikoa, hainbat alditan berreraikia izan ondoren, Errenazimentu garaian hartu zuen egungo itxura. Bi alde nagusi ditu: Grand-Château delakoa, Pierre Chambiges arkitektoak eraikia (1528-1531), Iraultza Frantsesaren garaian suntsitu zutena eta XIX. mendean berriro jaso zena, eta Petit-Château izenekoa, gure egunotara bere horretan iritsi den Jean Bullant-en obra (1550). Condé printzeen eraikuntza izan zen (1643-1830), eta Mansart arkitektoak edertu zuen XVII. mendean. Bertako Condé Museoak Europako pintore ospetsu askoren oihalak gordetzen ditu.