Champourcín y Morán de Laredo, Ernestina
Arabar idazlea (Gasteiz, 1905 - Madril, 1999). 1927ko belaunaldikoa zen. 1939. urtean Mexikora erbesteratu zen. Eleberria eta poesia jorratu zituen batez ere: En silencio (Isilik, 1926), Ahora (Orain, 1928), La voz del viento (Haizearen ahotsa, 1931), Cántico inútil (Alferreko kantua, 1936), Cárcel de los sentidos (Zentzuen kartzela, 1964) poema liburuak eta La casa de enfrente (Pareko etxea) eleberria (1936). 1972. urtean poesia antologia bat eman zuen argitara, Dios en la poesía actual (Jainkoa gaurko poesian) izenburuaz. Huyeron todas las islas (Ihesi joan ziren uharte guztiak) plazaratu zuen 1988an, eta, antologia batzuen ondoren, Del vacío y sus dones (Hutsa eta haren dohaiak), 1993an, 90 urte inguru zituela.
- Champaigne
- Champassak
- Champlain aintzira
- Champlain, Samuel
- Champollion, Jean-François
- Champourcín y Morán de Laredo, Ernestina
- Chan
- Chancelade
- Chancellor, Richard
- Chanchan
- Chandela