Cruz, Celia
Kantari kubatarra (Habana, 1925 - New Jersey, 2003). Salsa musikaren ordezkari nagusietakoa izan zen 1950eko hamarkadaz geroztik. Habanako klub eta kabaretetan abestu zuen bere karreraren hasieran. 1950ean Sonora Matancera taldean hasi zen, eta La Reina Rumba jarri zioten goitizena. 1959an, Fidel Castrok agintea bereganatu zuenean, Mexikora alde egin zuen, eta Estatu Batuetara 1961ean. Han hasi zen Tito Puente, Willie Colon eta beste zenbait musikarirekin lanean. Gerora mundu osoan ibili da The Fania All Stars taldearekin. Ehun diskotik gora grabatu zituen, horietarik erdiak salsa musikakoak. Bemba colorá du abesti ezagunen eta bere estiloaren adierazgarrienetakoa.