Cruise, Tom
Estatubatuar antzezlea (Syracuse, 1962). XX. mende amaierako aktorerik ezagunen eta garestienetakoa da. 1980ko hamarkadaren hasieran egin zituen bere lehen filmak –Errebeldeak (1983), Negozio arriskutsuak (1983), Legend (1985) eta horien segidan heldu zitzaion fama, M. Scorseseren Diruaren kolorea (1985) eta Tony Scotten Top gunekin (1986). Horien ondorengoak dira Rain man (1988), Uztailaren 4an jaioa (1989, Oscar sarirako izendatu zuten), Gizon on batzuk (1992), Elkartea (1993), Elkarrizketa banpiroarekin (1994), Bete ezinezko misioa (1995), Eyes Wide Shut (1998, Stanley Kubrickek egin zuen azken filma) eta Bete ezinezko misioa II (2.000). Beste film batzuk: Cocktail (1988), Trumoi egunak (1990), Oso urruneko ortzemuga (1991).