Cruz, Ramón de la
Espainiar antzerkiegilea (Madril, 1731 - Madril, 1795). Racineren, Shakespeareren eta Voltaireren obrak itzuli zituen. Gaztaroan klasizismoaren aldekoa bazen ere, obra nagusiak Madrilgo jende xehea oinarri hartuta idatzi zituen, saineteak edo herri komediak: La noche de San Juan (San Joan gaua), La pradera de San Isidro (San Isidro belardia), El sarao (Festa), etab. Gisa honetako laurehunen bat lan idatzi zuen guztira, ohiturazkoak batzuk eta satirikoak besteak.