Cruiff, Johan
Futbol jokalari eta entrenatzaile holandarra (Amsterdam, 1947). 1966. urtetik Amsterdam-eko Ajax taldean aritu zen. Talde horretako izarra izan zen eta Rudi Krok, Arie Haan, Johann Neeskens edota Johnny Rep-ekin batera, garai hartako futbolean nolabaiteko iraultza eragin zuen, jokalari horiek erosatzaile eta babesle baitziren aldi berean. Johan Cruiff-ek hiru alditan irabazi zuen Europako Kopa (1971, 1972, 1973). 1971, 1973 eta 1974. urteetan Europako jokalarik onena hautatu zuten (Urrezko baloia). 1974. urtean Ajax utzi eta Bartzelonara joan zen. Bartzelonara iritsi bezain pronto Espainiako txapelketa irabazi zuen. 1978an ez zuen munduko Kopan jokatu nahi izan Argentinan, diktadura zela-eta. Denboraldi batez Estatu Batuetan egon ondoren, Ajax-era itzuli zen (1981-1983), eta ondoren Rotterdam-eko Feyenoord-era (1983-1984). Azkenik, Espainian hartu zuen bizilekua eta Bartzelonako taldeko entrenatzaile egin zen. Talde horretako entrenatzaile zela, Europako Kopa irabazi zuen (1992).