(Lat.Lucius Cornelius Sisenna). Erromatar historialaria eta hizlaria (K.a. 120 - K.a. 67). Marioren eta Silaren arteko gerra kontatzen zuen historia idatzi zuen (Historiae, galdua gaur egun). Bere Milesiaca obran, ipuin umoretsu, erotiko eta errealistak bildu zituen.