Konstantzio Ia Kloro
(Lat. Flavius Valerius Constantius) Erromako enperadorea 305-306 bitartean (Eburacumen, egungo York-en, hila, 306). Zurbila deitua. Maximianok hartu zuen semetzat eta Galiako, Espainiako eta Britainiako agintari izan zen. Augusto izendatu zuten 305. urtean, Galeriorekin batera. Kristauen aurkako jazarpenak galarazi zituen bere mendean zeuden lurraldeetan. Konstantino I.a Handiaren aita izan zen.