Konstantzio II.a
(Lat. Flavius Julius Constantius) Enperadore erromatarra 337-361 bitartean (Illyricum, 317 - Mopsukrene, Zilizia, 361). Konstantino I.a Handiaren semea. Aita hil zitzaionean Ekialdeko inperioa hartu zuen ondarez. Konstantino II.a eta Konstante I.a bere anaiak hil zirenean, Inperioko enperadore bakarra izan zen. Magnencioren aurka borrokatu zen eta irabazi egin zion 353. urtean. Arrianismoaren alde egin zuen eta Atanasio santuaren aurkako jazarpena antolatu zuen. Persiako Shahpur II.aren aurka borrokatu zen baina ez zuen irabazterik lortu. Galian Erromako enperadore izendatu zuten bere lehengusu Julianoren aurkako gerran hil zen bat-batean.