Cobain, Kurt
Rock musikagile estatubatuarra (Aberdeen, Washington, 1967 – Seattle, 1994). 1990eko hamarraldian garrantzi handiko pertsonaia bihurtu zen Nirvana rock taldeko kide gisa. 1987an Kris Novoleis-ekin sortu zuen taldea; Cobain kantaria eta gitarra-jotzailea zen, eta Novoselic kontrabaxua. Sortu eta bi urtera Bleach diskoa kaleratu zuten, eta berehala iritsi zitzaion arrakasta. 1992an Michael Jacksonen Dangerous-en aurretik jarri ziren Nirvanaren salmentak. Mundu osoko gazteek Smells like Teen Spirit kantua himno bihurtu zuten. 1993. urtearen hasieran In Utero diskoaren berri eman zuten, eta 1994ko birarako txartelak ordu gutxitan saldu ziren mundu osoan. Baina Kurt Cobain-ek bertan behera utzi zituen zenbait kontzertu eta urte horretan bertan bere buruaz beste egin zuen.