(Eusk. «Kostaldeko mendikatea»). Britainiar Columbiatik (Kanada) Kaliforniaraino (Estatu Batuak), Ozeano Barearen paraleloan altxatzen den mendikatea. Rocky Mountains mendien mendebalean dago eta 3.700 km-ko luzera du guztira. Gailur nagusiak Whitney (4.418 m) eta Rainier (4392 m) dira.