Claesz, Pieter
Holandar margolaria (Steinfunt, Westfalia, 1597 - Haarlem, 1661). 1617. urteaz geroztik Haarlemen egin zuen lan. Van Dyck-en ikaslea izan zen. Pintatu zituen natura hilak soiltasun handikoak dira bai konposizio aldetik bai eta kolore aldetik ere. Haren lanak Amsterdam, Berlin, Budapest, Kassel, San Petersburgo, Londres eta Madrilgo museoetan daude ikusgai.
- Cizur
- Cendea de Cizur
- Cizur Mayor
- Cl
- cl
- Claesz, Pieter
- Clair, René
- Clairaut, Alexis
- Clairvaux
- Clamecy
- Clancier, Georges