Cévennes
Frantzia erdialdeko lurraldea, Massif Central mendialdearen ekialdean (Lozère, Ardèche eta Gard departamenduak). Alpe mendiak sortu ziren garaian eraturiko mendiek osatzen dute (Aigoual, 1.567 m; Tanargue, 1.441 m eta Lozère, 1702 m). Hérault ibaiak eta Rhône ibaiaren adarrek (Gard, Cèze eta Ardèche) zeharkatzen dute. Haran sakon ugari daude. Antzinako nekazaritza (mahastiak eta masustak) asko berritu da, eta industria indartsua sortu da Alès inguruan, ikatzarriaren ustiakuntzaren poderioz (metalgintza eta kimika industria). v Historia. Cévennes lurraldea protestantismoaren gotorgune indartsuenetakoa izan zen, camisard kalbinisten babeslekua.