CFC
Chlorofluorcarbon ingelesezko hitzaren sigla. Freonen (polimeroak) familiakoak dira klorofuorhidrokarburoak; molekula lurrunkorrak eta nahiko geldoak dituzte, eta horregatik erabili ohi dira spray edo aerosolen propultsatzaile gisara. Kalte handia eragiten dio CFCen erabilerak atmosferako ozono geruzari, izaki bizidunak izpi ultramoreetatik babesten dituenari. Izan ere, izpi mota horrek kloro atomoak erauzten ditu CFCtik, eta aireratutako kloro atomo bakoitzak 10.000 ozono molekula suntsi ditzake. Ozono geruzako zuloa (Antartikan) antzeman zenz geroztik CFCen erabilera murrizteko konpromisoak hitzartu dituzte herrialde industrializatuek.