Ceuta
(Arab. Sebta) 1580. urtetik Espainiako estatuaren mende dagoen Afrika ipar-mendebaleko hiria eta autonomia erkidego berezia. 70.864 biztanle (1981). Hizkuntzak: espainiera eta arabiera. Arrantza eta merkataritza portu garrantzitsua. Kontserba industria eta artisautza. Militar hiria. v Historia. Kartagotarren, erromatarren eta bizantziarren mendean egon zen arabiarrak hiriaz jabetu aurretik. Hiria asko hazi zen berberiarren eta espainiarren konkistaren garaian. Portugalen esku egon zen 1415ean, eta Espainiak hartu zuen 1580an. Estatu bihurtu zenetik, Marokok behin eta berriro aldarrikatu du Ceuta hiriaren jabetza.