Cayrol, Jean Raphaël
Poeta, idazle eta zinemagile frantsesa (Bordele, 1911 - Bordele, 2005). Ezinegon metafisikoa eta Bigarren Mundu Gerran naziek eginiko deportazioaren izugarrikeriak dira bere poemen –De la nuit et du brouillard (1945, Gauaz eta lainoaz)– eta eleberrien –Je vivrai l´amour des autres ( 1947-1950, Besteen maitasuna biziko dut), Exposés au soleil (1980, Eguzkipean)– gai nagusiak. Zenbait film ere egin zituen, Herio-ukaldia (1965), adibidez. Goncourt Akademiako kide izan zen 1973tik 1995era.