Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cayman uharteak

(Ing. Cayman Islands). Antilletako britainiar kolonia, Kuba uhartearen hegoaldean. Hiru uharte dira: Grand Cayman, Little Cayman eta Cayman Brac. 260 km2 eta 22.900 biztanle (1987). Hiriburua: George Town (8.900 biztanle,1985). v Historia. Kolonek aurkitu zituen 1503. urtean. 1873-1959 urteetan Jamaikako gobernariaren agintepean egon ziren. 1972tik aurrera, Britainia Handiak bideratzen ditu Cayman uharteen kanpo harremanak.